2026/2027 IKASTURTEA

Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista

Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista

Azken asteotan, LH 3. eta LH 6. mailako ikasleak robotika, programazinoa eta talde-lana uztartuz, Legoñazpi jardueran buru-belarri ibili jakuz.

LH 3. mailan, First Lego Leagueko hurrengo edizioan Ikastola ordezkatuko daben taldeak aukeratzeko lehiaketa egin da. Hainbat erronka gainditu ostean, gela bakoitzeko talde bat izan da irabazle; hortaz, irabazi daben lau taldeak izango dira datorren ikasturtean txapelketan parte hartuko dabenak.

LH 6. mailan, barriz, ahalik eta puntuazio handiena lortzeko asmoz, ikasleak hainbat misiotan ibili jakuz lanean, besteak beste, robotak programatzen eta zenbait erronkari aurre egiten.Horren harira aipatu behar dogu, puntuazio altuena lortu daben hiru taldeak izan dirala irabazleak.

Esperientzia honi esker, ikasleek teknologia arloko jakintzak lantzeaz gain, sormen arazoak konpontzeko zein lankidetza aurrera eroateko trebetasunak be jorratu dabez. Zorionak, parte-hartzaile guztioi! eta batez be, egindako lan bikainagaitik, irabazi dozuen taldeoi!

ARGAZKI GALERIA

Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista Legoñazpi: Robotika eta talde-lana protagonista
//Autoplay