2026/2027 IKASTURTEA

Ikasturte amaierako ibilaldiak ikasi, alkarregaz bizi eta hazteko modu egokia

Ikasturte amaierako ibilaldiak ikasi, alkarregaz bizi eta hazteko modu egokia

Ikasturte amaieragaz batera, ikasketaz betetako urteari amaiera emoteko xedez, Begoñazpi Ikastolako ikasleak hainbat txango eta egonaldi egiten dabilz.

Dakigunez, txango honeek izaera ludikoa izateaz gain, hezkuntza-baliabide garrantzitsuak be badira. Hainbat egunetan, ikasleek harremanak sendotuz, autonomia garatuz eta beste egoera batzuetara moldatuz, ikaskideakaz ohikoa den ingurunetik at biziko dira.

Gaua etxetik kanpo emoteko txangoek bereziki erantzukizuna, lankidetza, errespetua eta bizikidetza bezalako baloreak sendotu zein erraztuko dabez. Ikasleei logela, otordu, jarduera eta aisia partekatzeak, bai maila pertsonalean, bai taldean, eguneroko erantzukizun txikiak bere gain hartzen eta hazten jarraitzeko bidea emongo deutse.

Gainera, esperientzia honeek ikasgelatik kanpo ikasteko aukera emoten deutsee, hau da, ingurune barriak ezagutu, jarduera aberasgarriak egin eta ikasturtean zehar egindako lanaren osogarri diran egoerak bizitzeko.  

Hemen ikusi daikezuez Lurraskan egindako egonaldia.

ARGAZKI GALERIA

Ikasturte amaierako ibilaldiak ikasi, alkarregaz bizi eta hazteko modu egokia
//Autoplay