Urriak 11, Begoñako Amaren eguna
Urriaren 11n, domeka, Elizbarrutian Begoñako Amaren eguna ospatuko dogu.Hori dala eta, urriaren 7an, eguaztena, goizeko 10:00etan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak bertara joango dira meza entzutera.
Begoñako Anaidiaren gonbita be jaso dogu, urriaren 11n antolatu dabezan ekintzetan parte hartu daigun. Ekitaldia, goizeko 10:00etan hasiko da, bertan Hiri Puzgarria, Gargantua eta bestelakoak izango dira. Gainera, erromes gazteek oparia egin ahal izango deutsie Begoñako Amatxuri, hala nola, marrazki, olerki edo hitz batzuen bidez. Horretarako materiala bertan izango dabe. Egindako lanak aldarean, Amatxuren ondo-ondoan itziko dira.
BEGOÑAN IKUSIKO DOGU ALKAR!

