Begoñazpi Ikastolak bere hezkuntzaeredua eta proiektuak jendeaurrean ipini dauz hainbat forotan.
Azken egunotan, Begoñazpi Ikastolak egiten dauan lanaren barri emon dau zenbait forotan. Ikastolan eginiko zein hezkuntza-komunitatean azalduriko praktiken artean, ikasleei laguntzeko “coachinga”, proiektu zientifikoak eta Ateak Zabaltzeko Egunak doguz.
DBH-Batxilergoko ikasketa burua dan Eider Aznarrek eta Ainara Elordui irakasleak, urriaren 22an eta 23an Bilbon izandako Vascoc, Euskadiko Coaching I. Kongresuan, hezkuntza-coachinga zelan lantzen eta garatzen dan azaldu eben.
Era berean, aipatuko dogu Ikastolak Euskalitek antolatu dauan XXI. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean be parte hartu dauala. Praktika onak zein esperientziak partekatzen diran ekitaldi honetan, Begoñazpi Ikastolak familien parte hartzea eta hezkuntzaren gardentasuna azaltzen dauan “ Ateak zabaltzea, aberasten dauan esperientzia”proiektua aurkeztu eban.
Bestalde, jakin eizue, urriaren 28an, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Merkat Bernaola Leioako Berritzegunean izan dala Ikastolan jorratzen diran proiektu zientifikoen barri emoten. Ikastetxe publikoko arduradun eta zuzendariei, besteak beste, modalitate tesia bezalako proiektuak, Legoñazpi Day, Zientzia Azoka edota robotikaz mintzatu jaken.


.jpg)
.jpg)
