Buesaren alaba, Zabalaren arreba eta CIE Automotiveko presidentea, Begoñazpi Ikastolako Gazte Role Model 2015 sariak
Sara Buesak, Fernado Buesa, ETAk hildako parlamentari sozialistaren alabak, Pili Zabalak GALek hil eban Joxi Zabalaren arrebak eta Anton Praderak, CIE Automotiveko presidenteak jasoko dabe Begoñazpi Ikastolak lan eta solidaritate baloreak aintzat hartzen dauzan ‘Gazte Role Model Saria’ 2015.Zortzigarren ediziora heldu diran sariok, Estatu eta Euskadi mailan, hezkuntza munduan erreferente dira, adierazgarri diran pertsonen solidaritatea eta hobetzea bezalako baloreak geletara eroateagitik.
Sari-banaketa Begoñazpi Ikastolan, (Jesus Galindez etorbidea, 15. Txurdinaga-Bilbo) azaroaren 9an, arratsaldeko 19:00etan izango da. Bertan izango dira, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea;Mónica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria;Aintzane EzenarroMemoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuko zuzendaria; Cristina UriarteHezkuntza sailburua; Lorea Bilbao Kultura foru diputatua etaMario Iceta Bilboko gotzaina.
Sara Buesak eta Pili Zabalak “eredu solidarioari” saria jasoko dabe eta Anton Praderak “lan ereduari”.
http://gazterolemodel.com/




