2026/2027 IKASTURTEA

Euskeraren Eguna

Euskeraren Eguna

Abenduaren 3a, Euskeraren Nazioarteko Eguna, Ikastolan be ospatu genduan. Hainbat izan ziran egindako ekintzak. Adibidez, HHn eta LHn, Anpulu DJak musika jarri eta kantuan eta dantzan jarri ginduzan. Horrez gain, DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleak, HHra eta LHra etorri jakuzan eurek landutako antzezlanak ikusi, ipuinak entzun, eskulanak jorratu, herri kirolak egin eta bideojokoez gozatzeko aukera izateko. Prestatu eta egin eben guztiagaitik eskerrak emon behar deutseguz, benetan. DBHko ikasleek be, egunari berea emon eutsen, DBH 3. mailako ikasleek gidaturik, hainbat joko eta jolas egin ebezan: atsotitzak, asmakizunak, abestiak…Biziko ahal gara 365 egunez euskeraz!

ARGAZKI GALERIA

Euskeraren Eguna