2026/2027 IKASTURTEA

First Lego League Euskadi

First Lego League Euskadi

Zapatu honetan First Lego League Euskadiren hamargarren edizioa ospatuko da Zamudioko Euskaltel egoitzan. Begoñazpi Ikastolako hainbat taldek hartuko dabe parte: DBH 4.mailakoak, Batxiler 1. mailakoak eta LH 4. mailakoak. Euskadiko gazte eta umeek inobazioaren eskutik doan zientzia eta teknologian dibertimendua aurkitzea dau helburu. Bizipen ikaragarri hau eurekaz batera bizitzera gonbidatzen zaituegu!

Adibidez, DBH 4. mailako eCOLORS taldeak zapi hezeen kudeaketa desegokiak sortzen dauzan arazoak eta ondorioak aztertu dauz. Zapitxo hezeak komunetik bota ahal dirala esaten dan arren, ez da egia; eta kalteak ekiditzeko moduetako bat zapiak komunera bota beharrean zakarrontzira botatzea da. Horretarako, zuon guztion laguntza behar da; hona hemen danok kontzientziatzeko egin daben kanpainaren adierazgarria.

ARGAZKI GALERIA

First Lego League Euskadi First Lego League Euskadi First Lego League Euskadi

ARTXIBOA(K) DESKARGATU