Kepa Junkera Begoñazpi Ikastolan
Abenduaren 9an, Kepa Junkera Ikastolara etorri eta 5 urteko ikasleakaz egon da. Jakingo dozuenez, DALTON orduko “Arte tailerrean” gure gaztetxoak, Keparen bizitza eta musikaren barri aztertzen eta jasotzen ibili dira. Ba, zer hoberik proiektuari amaiera emoteko Kepa bera etortzea baino? Musika nagusi izan dan egun honetan, munduan zehar eroan eta jo dauan trikitiaz gain, alboka eta panderoa be ekarri deuskuz ikusi eta entzun daiguzan. Jarduna amaitzeko Felix Kortazarrek eta biek musika-tresnok astindu eta sekulako ikuskizuna eskaini deuskue.


