First Lego League
Urtero legez, Begoñazpi Ikastolak, abenduaren 12an izan dan Innobasquek antolatutako First Lego League torneoan parte hartu dau. Aurten parte hartzea inoiz baino haundiagoa izan da. Oraingoan, Ikastolako Lehen Hezkuntzako lau talde eta Bigarren Hezkuntzako talde bi aurkeztu dira. Antolatzaileek adierazi daben moduan, garrantzitsuena ondo pasatzea da eta benetan be, jarduna ezin hobea izan da. Aipagarria da Batxilergo 1. mailako taldeak, robotaren diseinuagaitik, diseinu mekanikorik onenari saria irabazi dabela eta DBH 4. mailako ikasleek, proiektu zientifiko barritzaileagaitik, Urbaser saria. Ondorioz, azken sari honek eragin deutsena, Espainiako finaleko “Global Innovation Awards” barrikuntza sarietan Euskadi ordezkatzea izan da. Dana dala, saririk onena, epaimahaikideek ikasleen proiektuez egindako balorazio ezin hobea izan da. Hau guztiau lortzeko, ikasturte hasieratik hona ikasleak gogoz eta ekinean ibili dira lanean. Sariok, ondo egindako lanaren ondorioa baino ez dira.


