2026/2027 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolako V. Saski Euskera Egunean, euskera eta saskibaloia uztartuz

Begoñazpi Ikastolako V. Saski Euskera Egunean, euskera eta saskibaloia uztartuz

2015eko abenduaren 29an, martitzena, Begoñazpi Ikastolan V. Saski Euskera Eguna ospatu genduan,saskibaloian euskera sustatzea helburu dauan txapelketa. Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako 33 taldek (12 ikastolatako taldeek) parte hartu eben, guztira Bizkaiko 300 neska-mutilek saskibaloiaren eta euskararen jaiaz gozatzeko parada izan ebelarik.

Goizean eskola (LH 1-2), aurre-mini 3x3 (LH 3-4) eta mini (LH 5) txapelketak jokatu ziran, guztira lau taldek osatutako 5 txapelketa jokatuz. Arratsaldean, mini neskak 04 (LH 6) eta haur kategoriako (DBH 1-2) mutilen nahiz nesken txanda heldu zan. Orotara, goiz eta arratsaldez 50 partida jokatu ziran. Maila bakoitzeko irabazleek garaikurra jasotzeaz gain, lehen sailkatuetako jokalari onen biek eta KAO txapelketako irabazleek be jaso eben saria.

Aurten, lehenegoz, Ikastolako aretoan ekintza berezia antolatu zan, parte hartzaileek, Bizkaiko saskibaloiaren eta saskibaloian erabiltzen dan euskerari buruzko galdetegi bat bete behar izan eben, onenek sariak jaso ebezalarik.

Era berean, eguerdiko sari-banaketa egin ostean, umeen artean Bilbao Basketeko jokalariek sinatutako baloi bi be zozketatu ziran.

Antolakuntzan lagundu deuskuen Begoñazpi Ikastolako ikasle, ikasle ohi eta Evolution Sports kirol enpresako arduradun eta entrenatzaileei eskerrak emon beharrean gagoz. Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, BizkaiaBasket Fundazioa, Bilbao Basket, Gernika KESB, Zornotza ZST, TeleBilbao eta Radio Nervion be gogoan izan behar doguz proiektu honegaz bat etortzeagaitik.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolako V. Saski Euskera Egunean, euskera eta saskibaloia uztartuz