Caritasi emondako diru-laguntza
Agate Deuna bezpera egunean, ohitura danez, Bilboko kaleetan kantuka eta kontuka ibili ginan. Horren ondorioz, Ikastolako talde guztien artean 675€ lortu genduzan. Diru hau Bizkaiko Caritasi emongo jako. Guztion artean, Bizkaian dogun txirotasunari aurre egiteko keinu txiki bat baino izan ez arren, Ikastolak dauan ardurea erakutsi nahi dau.


