Euskal Artea eskura dogu
Ikastolako Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek, euskal artista batzuen obren kopiak egin dabez, besteak beste, Menchu Gal, Ibarrola, Oteiza, Nestor Basterretxea, Chillida eta Aurelio Artetarenak. Erreplika honeek Lehen Hezkuntzako eraikineko sarreran egon dira ikusgai hiru astetan. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, lanak ikusteaz gain, gure artisten azalpenak ingelesez entzuteko aukera be izan dabe. Dana dala, oraindik denboraz zagoze! Erakusketa hau zezeilaren 26ra arte zabalik dozue.

