Australiako aborigenak Begoñazpi Ikastolan
Martiaren 4an, barikua, Historia ikasgaian lantzen hasi garan Inperialismoaren gaiarekin lotuta, Australiako aborigenen kulturaren barri jasotzeko aukera izan genduan. Uribealdea Rugby Kirol Elkarteak urtero egiten dauan kultura arteko proiektuari helduz, Ikastolan izan doguz aborigen jatorria daben Australiako hiru jokalari.
Kolonialismo britainiarrak eragindako gehiegikerien nondik norakoak aztertu eta gero, ikasleei ahaztezina egingo jaken ekitaldian Australiako aborigenen kultura, artea, musika eta dantza tradizionalak ezagutzeko aukera izan dogu.


.jpg)
.jpg)
.jpg)