Olinpiada Matematikoa
Otsailaren 16an, DBHko ikasleek Begoñazpi Ikastolako VII. Olinpiada Matematikoen bigarren faseari ekin eutsen.
Olinpiada Matematiko hau, ikasleei zuzendutako logika eta igarkizun jokuetan oinarrituta dagoan jolas-ariketa bidezko txapelketa da eta ikasleen adimen matematikoa, logika eta gogoa sustatzea dau helburu. DBHko ikasle guztiek bikoteka parte hartu daben txapelketa hau, hiru fasez osatua da eta maila bakoitzean bikote batek irabaziko dau.
DBH 1., 2. eta 3.mailan martxoaren 15ean eta DBH 4. mailan maiatzaren 3an izango da azken fasea.


.jpg)
.jpg)