Familiak, Aste Santua ospatzeko egiteko otoitzak
Etxea, familia giroan seme-alaben fedea pizteko eta hazkunderako leku egokia da. Seme-alabakaz fedea bizitzeko aukerea izatea ez da uste bezain erraza. Zeregin ugari izateak, arin bizitzeak… Ez deusku gazteenak kristautasunean sartzea ahalbidetzen. Giroak zein inguruneak be ez deusku larregi laguntzen eta gatx egiten jaku gure kristinautasuna adieraztea eta azaltzea, alderdi erlijiosoagaz zerikusia dauan guztia ikusezin egiteko edo barregarri izteko joerea nagusitu da eta.
Horregaitik guztiagaitik, Bilboko Elizbarrutiak Aste Santurako jarduera hau aurkezten deusku: “Aste Santuko maketa”. Kristinauontzat Aste Santua garai berezia danez, ekimen honi ekinez, etxekook Jesusen bizitzako azken egunak gogoratu nahiz lagun egingo deutsagu Jesusi. Etxean, guztiok batera lantzeko jarduera dogu.
Materiala jaso gura badozue, posta elektronikoz eskatu daikezue (aritzlucea@begonazpi.org) eta seme-alaben bidez bialduko deutsuegu doan. Ikastolan daukagun ale kopurua mugatua danez, agortu arte, materialak jasoten dogun eskaera-ordenaren arabera banatuko doguz.


