2026/2027 IKASTURTEA

LocosXCiencia Jardunaldia

LocosXCiencia Jardunaldia

Ikasleei zuzendutako bakarrizketa-biran murgilduta dagoan Telefonica Fundazioak babesten dauan Big Van furgoneta Bilbon izan da martxoaren 14an. Hori dala eta, Begoñazpi Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak eskainitako saiora joan jakuz.

Bertan, lau zientzialarik, umorez, lana eta zientziarekiko grina sentiarazi deutsie ikasleei, azken baten, ekimen honen helburua, ikasleek etorkizunean jardun zientifiko zein teknologikoak hautatzea da. Hori bai hori umorea! Ikasleen barre algarak aretoa zabalean entzuten izan dira. Batek daki zenbat zientzialari doguzan gure artean  Ikastolan!

ARGAZKI GALERIA

LocosXCiencia Jardunaldia