CIBERBULLYING
Aste honetan, LH 5. eta 6. mailakook, Ertzaintzaren ”Delitu informatiko” sailako aditua dan Iñakiren eskutik, ciberbullyingari buruzko hitzaldia jaso dogu.
Argi eta garbi azaldu deusku zer dan ciberbullyinga, hau da, saren sozialen bidez, pertsona edo talde baten aurkako erasoa. Gainera, delitua dala nabarmendu deusku.
Adierazi deuskunez, hainbat azterketa eta ikerketa lanek argi eta garbi erakusten dabe, heldu askok ez dakiela sare sozialen erabilera desegokiek zein arrisku daben gazteengan. Era berean, gazteek be ez dabe uste sare sozialen erabilera desegokia egiten dabenik. Adibideak entzun ondoren, ciberbullyinga zer dan eta zein ondorio dakarren jakin ahal izan dogu.
Hitzaldi honek, adierazpen interesgarri eta argiak emon deuskuz, benetan.


.jpg)