PEDRO Y EL LOBO
Gaur, LH 2. mailako ikasleak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatoriora joan jakuz Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainitako Sergei Prokofieven Pedro eta Otsoa ipuin sinfonikoa entzutera. Ikasleek, orkestra bat zuzenean ikusi eta entzun daben lehen aldia izan da. Aho bete hortz geratu dira orkestrak ataratako soinuaz eta txotxongiloen bidez antzeztutako ikuskizunaz. Poz-pozik bueltatu jakuz Ikastolara.

