ANTON PRADERA IKASTOLAN
Anton Pradera, Automotiveko presidentea eta 2015eko Gazte Role Model sariduna, gugaz izan zan Ikastolan. Batxilergoko ikasleek bere hitzak entzuteko aukera aparta izan eben. Ekonomiaz hitz egitea konplexua izan arren, erraz-erraz egin eban, esandako hitzak erakargarriak izan ziran oso. Itxaropenari be lekua itzi eutsan: “Ekonomian egoera zein emaitza onak ez dira betiko, une txarrak amaitu egiten dira eta orain horretarako sasoia da” esan eban.

