Erasmus +
Arts through Europeproiektuari amaiera emoteko izan dogun helburuetariko bat, bertako artisten lanaren barri izan eta besteei ezagutaraztea izan da. Hori dala eta, pasa dan astean Amets Agirre arropa diseinatzailea eta Jon Zubiaurren margolaria izan genduzan Ikastolan. Amets LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleakaz egon zan bitartean, Jon 1., 2. eta 3. mailakoakaz egon zan. Artistok hauxe azpimarratu eutsen gure gaztetxoei: “Ahaleginduz eta gogoa izanez, nahi dozuena lortu ahal izango dozue”. Ikasleek emondako aholkuak kontuan hartuz, poz-pozik egon ziran artista bi honeei entzuten.

