ZIENTZIA AZOKA
Pasa dan zapatuan, apirilaren 23a, Bilboko Plaza Barrian, Elhuyar Fundazioak antolatuta, Zientzia Azoka izan zan. Ikastolako DBH4. mailako ikasleek hogei proiektu aurkeztu ebezan. Bertaratu ginan hainbat ikastola eta ikastetxetako ikasleek, zientziaren garrantzia azpimarratu eta horren barri emon eutsen hurreratu ziran guztiei, bat baino gehiago harrituta itziz. Egun polita emon genduan lan zein lagun giroan.

