ARTE-HEZKUNTZA
HHko 4 eta 5 urteko ikasleek, Dalton orduan burutzen daben ekintzetariko bat arte-hezkuntza da. Ordu honetan, ikasleek mundu osoko margolari, eskultore eta musikarien barri izateko aukera izaten dabe, hainbat artistaren bizitza eta lanak aztertu eta ikasteaz gain, besteak beste, Pablo Ruiz Picasso, Dora Salazar, Kepa Junkera, Miguel Angel Buonarroti… ikasleak eurak artista bihurtu eta lanak birsortu be egiten dabez.
Aurreko guztiaz gain, arteari lotutako teknika batzuk be lantzen dabez, adibidez, ezinduen teknikak nahiz puntillismoa. Azken baten, ikasleak bere sormena garatzeko bideari ekingo deutso.

