Lau urteko geletan Ateak Zabaltzeko Eguna
Gaur, 4 urteko umeen gurasoek, seme-alaben gelara sartu ez ezik, honeek egunero egiten daben lana be hur-hurretik ikusi dabe. Esperientzia polita gaurkoa bai gurasoentzat, bai ikasle eta irakasleentzat. Egunero jorratu eta egiten doguzan hainbat ariketa zelan lantzen doguzan zuzen-zuzenean ikusi dabe, besteak beste, korroa, Dalton orduko tailerrak, xakea...
Ikastola gertutik sentitzeko aukera paregabea.

