KIROL ASTEA
Apirileko azken aste hau, berezia izan da Ikastolan. Kirola egiteaz gain, umeek kirolean murgiltzeko aukera be izan dabe eta.
Aurtengo Kirol Astearen helburu nagusiena, ikasleek kirola egiteak ez ezik, bizitzaren hainbat arlotan norberaren prestakuntzak dauan garrantziaz ohartaraztea be izan da. Honetarako, bai kirolariak, bai epaile profesionalak izan doguz gure artean.
Ikasturte honetako kirol-jaialdi honetan hiru ekintza mota izan doguz: erakustaldi eta hitzaldiak, sentsibilizazioa eta barne lehiaketak.
Alde batetik, Koikili Lertxundik, Atlhetic taldeko jokalari ohiak eta Iturralde Gonzalez arbitroak eskainitako hitzaldiak oso interesgarriak izan ziran, kirol profesional eta ez profesionalaren alderik ezezagunenaren barri emon euskuelarik.
Beste alde batetik, mundu mailako txapeldunak diran Aitzol Atutxa aizkolariak eta Piratak Herri-Kirol taldekoek herri-kirolen nondik-norakoak erakutsi euskuezan.
Era berean, kirol egokituak be tartetxoa izan eban, kirol mota hau oinarri izanik, Josuk eskaini euskun sentsibilizazio jarduna zein kirol hau egiten daben kirolarien bizitzaz emondako azalpena aparta izan zan.
Azken baten, Begoñazpi Ikastolako III. Kirol Aste honetan, ikasleak, besteak beste, xakean, Heziki edo multijolasak egiten, herri-kiroletan, aerobicean, krosean eta errugbian jokatzen ibili dira. Horretaz gain, kirolari buruzko marrazki, lema eta Power Point bidezko aurkezpenen lehiaketan izaniko parte hartzea itzela izan dala be azpimarratu behar dogu.
Aste honi amaiera emoteko, Ikastolako LH eta DBHko Dantza Modernoko taldeek euren dantzen ikuskizuna eskaini euskuen.

