JOKO KOOPERATIBOA
Lau eta bost urteko ikasleek, astero izaten daben Dalton orduan, “Joko Kooperatiboa” izeneko tailerrera joateko aukera izaten dabe. Bertan, beste jolas eta ekintza batzuk ikasteaz gain, talde lanaren garrantzia azpimarratu, honetaz hausnartu eta eguneroko lanean zer eragin dauan ikasiko dabe.
Batzuetan, egin barri doguzan lagunakaz, txandak edota iritziak errespetatuz, jolastea eta ondo pasatzea badogu helburu, beste batzuetan, arlo artistikoa garatuko dogu, arte-lan zein diseinu barriak sortuz. Musika-arloa eta gorputz adierazpena be landuko dogu, hainbat musikaren erritmora mugitu edo dantzatuz. Dana dala, lema hauxe izango da beti: “ Ez dau batek bakarrik irabaziko, irabazi danok egingo dogu eta”.
Saio bakoitzari amaiera emoteko, zer izan dogun gogoko eta zer ez eta egitean zelan sentitu garan adierazteko denboratxo bat izan dogu.

