DBH 1. MAILAKOAK EKAINBERRIN
Ikastolako DBH 1. mailako ikasleak, maiatzaren 4an eta 10ean, Zestoan dagozan Ekaingo erreplika dan Ekainberrin eta Lili Jauregian izan dira.
Ekainberrin, historiaurrean murgildu ziran, koba bisitatuz eta hainbat tailerretan parte hartuz.
Lili Jauregian,ostera, antzeztutako bisitaldi gidatuari esker, Euskal Herriko XVII.mendeko bizitzaren barri izan eben.


