IKER TAPIA: GREZIAN ERREFUXIATUEI LAGUNTZEN
Azken asteotan, Europarantz Siriako gerratik ihesi datozan errefuxiatuen egoeraz jabetzeko hainbat ekimen antolatu dogu Ikastolan. Joan dan eguaztenean, HH, LH eta DBHko ikasle askok Salvamento Maritimo Humanitario GKEko kidea dan Iker Tapiak Greziako Chios irlan egindako lanaren barri emon eutsen.
Salvamento Maritimo Humanitario erakundea, itsasoan zein larrialdi egoeretan laguntzen daben lagunek osatzen dabe. Honeek 2015eko azaroaz geroztik, itsasoa zeharkatuz, beste aukera baten bila dagozan hamaika errefuxiaturi laguntzen dabilz.
Erakunde honek egiten dauan lanaren gaineko barri gehiago nahi badozue, sartu esteka honetan: https://salvamentomaritimohumanitario.org/

