Artziniegako museo etnografikora bisita
Aurreko eguenean, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak, Artziniegara joan ginan. Gure arbasoak zelan bizi ziran ikusi eta ikasteko, bertako Museo Etnografikoan izan ginan, baserriak barrutik zelangoak ziran, zein lanabes erabilten eben, zertan eta zelan jolasten eben…hori guztia zuzen-zuzenean ikusi genduan. Eguraldia lagun, egun polita emon genduan. Barriro joateko prest!


