2026/2027 IKASTURTEA

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA 2016

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA 2016

Joan dan barikuan, maiatzaren 6a, Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua izan genduan. Aurtengo ekitaldiaren lema hauxe izan da: “Jainkoak guztiontzat egina – Cuidemos la casa común”.

Zeinuak, ingurumena hondatzeak zein ondasunen erabilera ardurabakoak behartsuenengan dauan eragina salatu nahi izan eban. Egoera horren aurrean, Elizbarrutiko Zeinuak guztion etxea dan Lurra babesteko dei egin deusku baita egoeraz jabetzera eta gure planetak jasaten dauzan gehiegikeriei erantzun ekintzailea emotera be.

LHko 3. zikloko eta DBH osoko ikasle eta irakasleak izan ziran Begoñazpi Ikastolako ordezkariak eskola-umeentzat antolatutako ekitaldi publikoan. Ekitaldia Unamuno plazan hasi eta Begoñako basilikan amaitu zan.  

Elizbarrutiko Zeinuaren barri gehiago jakin nahi izanez gero, Elizbarrutiko web-orrialdean izango dozue: http://www.bizkeliza-zeinu.org/

ARGAZKI GALERIA

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA 2016 ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA 2016