GU BAI ARTISTAK!
Joan dan eguenean, 3 urteko geletako umeek zirkoko desfilea egin eben Ikastolan. Gela bakoitzak margotutako pankartaren atzean, aurkezle dotoreak ikusi genduzan; ondoren pizti basatiak domatzaile ausartak zainduta. Atzerago malabarista trebeak eta pailazo barregarriak joan ziran eta, desfilearen amaieran, musikari jaioak.
Arestian aipatutako guztiekaz batera, beste lau pailazo dotore eta nagusi agertu ziran, dantzan eta gogotsu kantatzen:umeen andereñoak.
Jaialdiari amaiera emoteko “ziko bat datorkigu” abestia kantatu eta antzeztu egin eben.
Artista bikainak gure txikiak!

