ENERGIAREN GARRANTZIA
Aste honetan, Edp enpresakoak Ikastolan izan doguz LH 4. mailako ikasleei "Gora gure energia!" egitasmoa aurkeztuz. Energiaren kontsumo arduratsuaz ez ezik, energía-iturriei buruz be berba egin deuskue. Etxe jasangarria helburu dauan proiektua jorratzen dabilzan ikasle honeei hitzaldian jasotako azalpenek zalantzak argitzeko balio izan deutsie. Benetan be, lagungarri eta interesgarriak emondako datu eta ideiak!

