ERASMUS+ GEUREAN
Aurreko astean, Erasmus+ programako irakasle atzerritarrak etorri jakuzan Haur Hezkuntzara. Urte osoan egindako lanari amaiera emoteko bilera izan genduan. Bertan, parte hartzen dogun herrialde guztietako ordezkariak batu ginan: Irlanda, Finlandia, Grezia, Italia, Ipar Irlanda eta gu geu. Oraingo honetan, datorren urtean emon beharreko urratsak zein egin beharreko lanak zehazteaz gain, Bilbo ezagutzeko aukera be izan dabe. Hauxe adierazi deuskue: “a fantastic school in a wonderful city”.

