2026/2027 IKASTURTEA

GRAFITIAREN ARTEA

GRAFITIAREN ARTEA

Mikel Aldekogaray Lehen Hezkuntza hirugarren zikloko ikasleekin izan da grafitiaren artearen inguruko  hitzaldia emoten. Solasaldia  benetan be, interesgarria izan da. Ikasleek hainbat grafiti mota ikusteko  zein arte honek  gizartean zein iislada dauan jabetzeko abagunea  izan dabe.

Ikasleak , hitzaldia entzun ostean jolastokira joan dira. Horma zuria grafitiz beteta ikustean, aho zabalik geratu dira. Bertan Ikastolako logoa eta geure kulturaren  adierazgarriak diran artelanak ikusi dabez.  Zenbait Ikaslek espraiak erabiliz, grafitiaren zati batzuk margozteko egokiera  be izan dabe. Jarduera hau,  urte biko  Erasmus + programaren  barruan egindako egitasmoari amaiera emoteko erabili dogu . Lehen Hezkuntzako ikasleek  artearen inguruan lan egin dabe  baita Euskal Herriko artearen inguruan be. Egindako lanari buruzko barri gehiago jakin nahi izanez gero,  ondoko web -orrialdean  dozue: www.througheurope.eu

ARGAZKI GALERIA

GRAFITIAREN ARTEA GRAFITIAREN ARTEA GRAFITIAREN ARTEA