2026/2027 IKASTURTEA

Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz

Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz

  • Begoñazpi Ikastolak irakasleen gelak eta ikasgelak erabarritu ditu hezkuntza-metodologia barrietara egokitzeko

Begoñazpi Ikastolako hobekuntza pedagogikoaren plana ez da bakarrik oinarritzen PPCaren (curriculuma, metodologia eta ebaluazioa), irakasleen eginkizunaren edo plangintza-irizpideen  berrikuspenean, baizik eta arkitektura barri batetik igarotzen da.

Arkitektura honen bitartez, azken urteotan ezarri eta garatutako hezkuntza-metodologia barrietara egokitu gura izan dira instalazioak, egitura honeek metodologia barrien luzapen fisikoa diran heinean. Azken urteotan, proiektuetan oinarritutako ikasketa, lan kooperatiboa edota robotikaren bidezko heziketa errazteko esparruak sortuz joan dira, baina aurten, Ikastolak arreta berezia egin deutse irakasleek behar egiteko erabilten dabezan gelei, irakasleak arduratzen baitira, egungo hezkuntza-metodologiaren arabera, ikasleei gaitasunak garatzen lagunduko deutseezan material barriak diseinatu eta sortzeaz.

Holan, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen gelak handitu eta esparru mota ezbardinak antolatu dira horreetan, egin beharreko lanaren arabera. Gardentasuna emoten daben beirate handiak dira arkitektura barri honen ezaugarrietako bat. Beirate handi honeek, halaber, sormena bultzatzen dabe, asmatu, pentsatu, idatzi eta sortzeko moduko arbel handiak bihurtzen diran aldetik. “Ikastolako irakasleak dira gure curriculumaren egiazko arkitektoak, eta euren eginkizuna aurrera ateratzeko, sortu egin behar dabe, ikasgelan erabiltzen daben material pedagogikoa sortzeko esparruak behar dabez; horregatik egokitu behar ziran euren gelak”, adierazi dau Merkat Bernaola Begoñazpi Ikastolako zuzendariak.

Administrazio eta zuzendaritzako bulegoak be irizpide berberen arabera birdiseinatu dira. “Gardentasunak etengabekoa izan behar du Ikastolako edozein esparrutan”, ziurtatu du zuzendariak.

Aldi berean, Ikastola gogoeta-aldi betean murgilduta dago, ikasgelek etorkizunean izan beharreko diseinua erabakitzeko. Esparru honeek hezkuntzako erronka eta premia barrietara egokitu behar dira. Premia horreek pentsamendu eta ikasketa aktiboa sustatzeko moduko esparruak sortzearen aldeko metodologia barriek zehazten dabez.

Bestalde, arkitekturaren ikuspegitik, birgaikuntzaren zati bat instalazioen mantenimenduagaz lotuta dago, denboraren poderioz erabarritzea behar daben osagaien mantenimenduagaz, alegia. Hori dala eta, udan, Lehen Hezkuntzako ikasgelen gaineko teilatu biak konpondu, 40 leiho barri jarri eta komunak hobetu dira, beste lan batzuen artean.

ARGAZKI GALERIA

Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz Ikasgeletako arkitektura ere, hezkuntza-barrikuntzaren ardatz