ZORIONAK TXAPELDUN!
DBH 4. mailako ikaslea dan Jon Ander Barbero SM-85 Supermoto sailean, 2016ko Espainiako txapelduna dogu!
Oso denboraldi gogorra, luzea eta aurrekontu estukoa izan arren, SM 85 Supermoto mailan, Espainiako Motoziklismo txapelketa irabazi dau.
Aurrekoaz gain, auten, Gaztela eta Leongo motoziklismo lehiaketan SUPERMOTARD 85 Kopa be lortu dau.
Besteak beste, Jon Anderrek, hainbat partaideren artean, mundu mailan izaten diran RED BULL ROOKIES CUP selekzio probetan parte hartu eban. Ez zan finalean izan baina bere esanetan asko ikasi eban.
Jon Anderrek lortu dauazan sari honeek, talentu eta kirol gaitasunaren bermea diranez, hemendik aurrera beste kategoria batzuetako erronkei aurre egiten lagunduko ahal deutse! Jon Ander, zorionak eta ekin lanari!

