Guilliver antzezlana ingelesez
Lehen Hezkuntza laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek “Guilliver” antzezlana ingelesez ikusteko aukera paregabea izan dabe. Aktoreek, ikasle guztiek abestuz zein galderei erantzunez, parte hartzeko ederto dinamizatu deuskue antzezlan hau. Gainera, zenbait ikaslek zorte handia izan dabe, antzeztokira urteteko abagunea izanik.

