Kudeaketa aurreratua ereduko Europako Astea
Urtero legez, Euskal Herriko Euskalitek antolatuta, kudeaketa aurreratua ereduan oinarritutako Europako Astea dogu egunotan. Gure herrialdeko kudeaketa eredu bikainenak ezagutaraztekotan, aste honetan, Euskalduna Jauregian hainbat ekitaldi, hitzaldi eta esperientziaren barri jasotzeko aukera izango dogu. Ekitaldien artean, azaroaren 10ean, Begoñazpi Ikastolak bere hezkuntza proiektuetako baten esperientzia aurkeztuko dau, Nire Ordua proiektuarena hain zuzen be.
Begoñazpi Ikastolak urtero parte hartzen dauan jardun honetan aurten be eredutzat hartu gaitue.

