Holandan eta Italian egindako ikasle-trukea
Urtero legez, DBH4. mailako ikasleok atzerriko beste ikasle batzuekaz egoteko eta bizitzeko esperientzia izan dogu, hau bai hau abagunea! Aurten Italiako eta Holandako ikastetxe biko ikasle-trukea izan dogu. Azaroko lehenengo astean Holandako Doetinchem herrian eta Italiako Mottolan egon gara. Aste osoan ingelesez hitz eginez, herria bera ikusi eta bertako kultura zein ohituren barri jaso dogu. Esperientzia, benetan ona izan da. Apirilean Bilbora etortzen jakuzanean, holandarrek eta italiarrek, guk ikasi dogun beste ikastea espero dogu.

