2026/2027 IKASTURTEA

Ikasketa zerbitzu programa barria

Ikasketa zerbitzu programa barria

Ikastolako zutabe nagusietariko bat Kristau Baloreak dira. Hori dala eta, balore horreek gure eguneroko lanean murgiltzeko, Ikasketa eta Solidaritate Zerbitzuko hainbat programa garatzen doguz.

Ikasketa eta Zerbitzu programa, ikasketa prozesua komunitatearen aldeko zerbitzuekin uztartzen dauan ekintzetan datza.

Zabaldu Eskuan izena dauan LH 6.mailan lantzen dogun Ikasketa Zerbitzu Programak,  Ikastolako hezkuntza komunitateari zerbitzua eskaintzea dau helburu, hau da, eguerdietako jolas-orduetako denporaren kudeaketan  eta LH hirugarren zikloko ikasleentzat sortuko dan ikasteko txokoan laguntzea.

Zerbitzua emoten hasi aurretik, ikasleek prestakuntza labur bat jasoko dabe, bertan egin beharko daben lanaren helburuak zein betebeharrak azaldu eta proiektuaren inguruko zehaztasunak emongo jakez.

Konpromezua da bidea.

ARGAZKI GALERIA

Ikasketa zerbitzu programa barria Ikasketa zerbitzu programa barria Ikasketa zerbitzu programa barria