Backstagera egindako bisita gidatua
Aurreko barikuan, azaroaren 25ean, ABAO-OLBE alkarteak eskainia, Euskalduna Jauregia barrutik ikusi genduan, hau da, antzokiko espazio fisikoari loturiko jostundegia, kamerinoak, entsegu-aretoak eta agertokia. Asteburuan, Errauskine opera antzeztekoak ziranez, honen nondik-norakoak ikusi genduzan. LH 6. mailako azken proiektua opera antzeztea izango danez, informazioa jasotzen hasiak gara, guztiaren barri bertatik bertara ikusiz eta ikasiz.

