BIKAIN SARIA
Ikastolak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratua Fundazioak- alkarlanean sortua dan eta euskeraren presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen dauan Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko aurtengo ediziora aurkeztea erabaki eban. Sari honek, hainbat esparrutan aztertu eta ikuskatzen dau bai euskeraren erabilera, bai honen kudeaketa. Hau dala eta, sari hau aukera ederra izan da gure erakundearen euskera maila neurtzeko eta hobetzeko.
Auditoria honetan, hainbat dira kontuan hartzen diran irizpideak. Saria eskuratzeko erdietsi behar diran 1.000 puntutik Ikastolak 950 puntu lortu dauz, beraz, Goi maila edo Bikain urrea lortu dau.
Euskeraren kudeaketa sendotu edota bultzatzeko aukera bikaina!

