Unibertsitateak Ikastolan
Abenduaren 1ean eta 2an, eguen eta barikua, Ikastolan Bizkaiko 20 fakultate izan doguz, beste batzuen artean, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Elgoibarreko IMH, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola eta Mondragon Unibertsitatea. Ikasleek etorkizuneko lan edota bokazioa argitu asmoz, hainbat hitzalditara joateko eta bertan parte hartzeko aukera izan eben. Hitzaldiak ez ezik, tailerrak be izan ebezan. Bertan, zalantzak argitzeaz gain, zenbait konpetentzia be landu ebezan, adibidez, alkarrizketa baten aurrean zelan jokatu ikasi eben. Eskerrik asko guztioi eta datorren urterarte!

