FIRST LEGO LEAGUE JUNIOR
Azarotik LH 4.mailako ikasle batzuk, datorren Urtarrilaren 28an ospatuko dan First Lego League Juniorrera aurkezteko lanean dabilz. Egun honetan, beste ikastetxe askorekin batera, robotikako erakusketa baten parte hartuko dabe. Bertan, orain arte landu daben proiektua erakutsi eta aurkeztu behar izango dabe, bertara hurbilduko diran guztiei. Aurtengo gaia “Animaliak” izango da eta honen inguruan egindako aurkikuntza guztiak azalduko deuskuez bertan, robotarekin batera.

