2026/2027 IKASTURTEA

FIRST LEGO LEAGUE

FIRST LEGO LEAGUE

Urtarrilaren 28an, zapatua, Zamudion dagoan Euskalteleko egoitzan 2016-17 ikasturteko First Lego League lehiaketa izango da. Ekitaldi hau zientzia eta robotika alorretan oinarritzen da eta Euskadi osoko taldeek parte hartuko dabe.

Gure Ikastolak be parte-hartze zabala izango dau bertan. Junior mailan LH4. mailako hainbat taldek parte hartuko dabe eta nagusien mailan DBH4. mailako talde bi aurkeztuko doguz.

Era berean, taldeei buruzko iritzia emon eta honeen lana aztertuz, Ikastolako ikasle zein ikasle ohiak ibiliko dira epaile lanetan. Beraz, parte hartze zabala eta anitza zapatuan Zamudion izango doguna.

Badakizue, etxeko zein inguruko guztiok dozue Zamudiora hurreratu eta ekitaldiaz gozatzeko gonbidapena.

ZATOZEN GUZTIOK, EZ AHAZTU GORA BEGOÑAZPI ALDARRIKATU ETA ESATEA.

ARGAZKI GALERIA

FIRST LEGO LEAGUE FIRST LEGO LEAGUE