ZABALDU ESKUA PROGRAMA AURRERA DOA
Joan dan astean, LH 6A taldekoen “Zabaldu Eskua” Ikasketa eta Zerbitzu programaren amaiera-ekitaldia izan genduan. Ikastolako kaperan izan zan ospakizun honetan, Nazareteko Jesusen lagun hurkoari laguntzeko mezua eta eredua gogoratu ziran. Era berean, bai eguerdietako jolas-orduetako dinamika eta arazo-kudeaketan, bai hirugarren zikloko ikasleen ikasteko txokoan laguntzeagaitik emondako diploma-banaketa sinbolikoa be egin zan.
Holan, LH 6A taldeko ikasleek Ikastolako proiektuarekin bat egiten daben komunitateko ekintzak egiteko aukera emongo deutsie gainontzeko LH 6. mailako ikaskidei.
Zorionak eta eskerrik asko, 6A!


.jpg)