MercaBilbaora bisita Lehen Hezkuntza 6. maila
Joan dan astean, Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleak MercaBilbaon egon ziran. Bertan egindako bisita gidatuan, handizkako merkatarien eguneroko lanaren barri jasotzeaz gain, bananaren heltze-prozesu zein arrainari buruzko tailerrean be ibili ziran atzera-aurrera.
MercaBilbaoko instalazioak ikusi eta arrainari buruzko tailerra egin ondoren, elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetuz, Slow food mugimendua zertan datzan aztertu eta ikasi eben.
Bisitari amaiera emoteko, hainbat taldek arrainez egindako eguneko pintxoak eta denboraldiko fruta-zukua dastatu eben. Eta zer hoberik, etxera kilo bat laranja eskuan agertzea baino!

