LH 4.MAILAKOEN PROIEKTUA BIDEAN DOA
Gaur, Ikastolako LH 4. mailakooi Bear Estudioko Ane Arce eta Iñigo Berasategi arkitektoak etorri jakuz. Gazte bi honeek azaldu eta gauzaturiko tailerrean, etxe jasangarri bat egiteko naturako baliabideak zelan erabili daikeguzan azaldu deuskue. Dakizuenez, "Zuek daukazue ahalmena!"proiektuari amaiera emoteko, ikasleok, geuk asmatu eta diseinatutako etxe jasangarriaren maketa egin beharko dogu, beraz, jaso dogun azalpen eta laguntza ondo baino hobeto etorri jaku ikerketa lana osotzeko.

