BEGOÑAZPI IKASTOLA IRABAZLE
Innobasquek antolatutako First Lego League lehiaketan gure Ikastolak lehen eta bigarren sari nagusiak jaso dauz. Euskadi mailako ekitaldia izan dan lehiaketa honetan 42 taldek parte hartu dabe.
Gure ikasleek, robotagaz lehiatzeaz gain, zientzia arloko proiektua eta teknologia arloko proiektua be aurkeztu behar izan dabe.
Garaipen honek, ikasle eta irakasleek egindako eguneroko lana zuzena eta egokia dala erakutsi deusku barriro be. Beraz, harro gagoz txapelketa hau irabazteaz.
Dana dala, oraindik badogu zereginik, martxoan Logroñon izango dan First Lego League Espaina prestazten hasi behar dogu eta.
Gainera, DBHko ikasleen lanaz gain, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako lau taldeen lana be nabarmendu behar dogu, harrigarria benetan! Bai aurkezpen lana, bai roboten garapenean egindako lana, bikaina izan da.
Zorionak ikasle, irakasle eta gurasooi, zapatuan bizitakoa ederra eta ahaztezina izango baita.

