ZURE JANARIA EZ DA HONDAKINA BIDEO-LEHIAKETA
Begoñazpi Ikastolako DBH 1., 2. eta 3. mailako hainbat ikaslek Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Zure janaria ez da hondakina” bideo-lehiaketan parte hartu dau. Ba, DBH kategorian, Xabier Arzallusen laguntza izan dauan DBH 1. mailako Aitana Mediavillak, Ander Laraudogoitiak eta Mikel Espartak osatutako taldea izan da irabazle.
Hori dala eta, aurreko barikuan, zezeilak 3, Durangon izan zan sari-banaketan egon ginan ikasleekaz. Egindako lanagaitik , zorionak parte hartu dozuonoi!

