BETT eta APPLE SUMMIT
Urtarrilaren 25etik 27ra Erresuma Batuan izan zan teknologia eta robotikari buruzko hezkuntza-azokarik handienean izan ginan. Era berean, Applek hezkuntza munduan jarduten dabenetzat antolaturiko APPLE Summit kongresuan be parte hartu genduan, geletan iPadaren erabileraz sakontzeko aukera izan gendualarik.
Bai azokan, bai kongresuan, Ikastolako hezkuntza proiektua sustatzen laguntzen deuskuen eta azken urteotan hausnarketa egiteko eta aldaketa metodologikoari eusteko baliogarriak izango jakuzan hainbat baliabide eta proposamen teknologiko barritzaile eta erabilgarriren barri jaso genduan.
Orain, bertan ikusi eta ikasitakoaz aztertu ondoren, geletan ikasleentzat egokia dana erabiltzen hasteko prest egongo gara.

